Jardunaldiak

Ekainaren 5 eta 6
Bilbo

ยท

Arrupe Etxea

Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak

Ekainaren 5 eta 6an Bilboko Arrupe Etxean egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.

Iazko jardunaldiei jarraipena emanez, ‘Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak’ izena izango dute, eta bi helburu: hizkuntza harrerari buruzko ezagutza ekoiztea, eta, ezagutza horretatik abiatuta, harrera protokolo egokiak diseinatzea erakunde eta eragileen aldetik esku-hartze egokiak bideratzeko.

Jardunaldiak doakoak izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea www.kontseilua.eus webgunean, ekainaren 2ra arte. Arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta daude.